Faktoria magazina
Ogia
Ogi dastaketa Udako Faktorian
Mikel Galparsoro, Donostiako Alde Zaharreko Galparsoro okindegi ezaguneko jabe eta okina etorri zaigu sei ogi egin berri hartuta. Denak gari irinez egindakoak baina denak ezberdinak
-
Ogi dastaketa Faktoriako mahaian
25:52 min
"Ogiaren egia" leloa erabiltzen du Galparsoro okindegiak eta ogiaz ikaragarri daki Mikel Galparsorok. Labana ere berezia ekarri du ogia ondo mozteko eta azalpen interesgarriak eman dizkigu ogi bakoitzari buruz. Teknika ezberdinak erabiliz gari irinarekin zenbat ogi ezberdin egin daitezkeen erakutsi digu.
Gustura aritu gara "Faktoriako" kideok ogia janez eta ikasi ere asko ikasi dugu.