Faktoria
COVID-19
Miren Basaras: “Gerta liteke txerto erabat eraginkorrik ez aurkitzea”
Miren Basaras Euskal Herriko Unibertsitateko mikrobiologoa kezkatuta agertu da azken asteetako datuekin. Transmisio komunitarioa dagoela ziurtatu digu, eta datuen gorakada, larria dela.
-
MIREN BASARAS
12:58 min



Txertoa bilatzeko lasterketan, hiru erakunde edo laborategi daude aurrean. Erresuma Batuko Oxford Unibertsitatea (Astra Zeneca laborategiarekin batera), Estatu Batuetako Moderna eta Txinako Sinovac Biotech. Txerto horiek guztiak probatu dira gizakiekin. Moderna laborategiaren txertoa, gainera, hirugarren fasera pasa da jada; 30.000 lagunekin probatuko dute orain. Ohiko egoeran, fase horrek 5 urte iraun ditzakeela kontatu digu; kasu honetan, urtebete ingurukoa da aurreikuspena.
Basarasek azaldu digu, posible dela txerto erabat eraginkorrik ez aurkitzea; alegia, % 50 edo % 60ko eraginkortasuna izan dezaketela txertoek. Aurreikusten du epe ertainean hainbat izango direla merkaturatuko diren txertoak, eta, litekeena dela, horietako bakoitzak populazioaren zati konkretu bati egitea mesede.
Pandemiaren bilakaeraren inguruan, Basarasek zalantzak ditu maskararen erabilerari buruz; uste du herritar askok ez dituztela arauak zorrotz betetzen. Birusa nahiko erraz ari dela zabaltzen ziurtatu digu, PCR test asko egiten diren arren, beste kasu asko ez direlako atzematen.
Udazkenera begira, gripearen edota pneumokokoaren aurkako txertoak jartzeko dei berezia egin die populazio talde zaurgarriei. Basarasek beste behin berretsi digu denon ardura dela birusari aurre egitea.