Itxi

Faktoria magazina

Automobilismoa

Iñigo Beristain: "Bihotzak ez dit kirola egiten uzten. Automobilismoa dut ihesbide"

Iñigo Beristain azpeitiarrak automobilismo munduko pilotu eta kopilotuen sinaduren bilduma egiten du. Milatik gora ditu txukun txukun jasota. Idoloak dira beretzat.

  • Iñigo Beristain, Elfyn Evans pilotuarekin eta Scott Martin kopilotuarekin

    Iñigo Beristain, Elfyn Evans pilotuarekin eta Scott Martin kopilotuarekin

    11:56 min
imagen player
imagen player
imagen player

Iñigo Beristain azpeitiarrari 8 urte zituela bihotzeko arazo larria diagnostikatu zioten eta kirola egiteari utzi behar izan zion. Kolpe gogorra izan zen eta automobilismoa izan du harrezkero ihesbide. Idoloak dituen pilotu eta kopilotuen autografoak lortzen saiatzen da munduan zehar lasterketetara joanez. Milatik gora ditu armairuan karpetetan ilunpean, ondo gordeta.

Ayrton Sennaren autografoa du kuttunena. Berak ez zuen lortu, baina lagunek oparitu zioten ezkontza egunean.

Lortzea gehien kosta zaiona, Tommi Makinenena. Hamar urtez saiatu zen autografo hori lortzen, baina ihes egiten zion. Azkenean, lagunen laguntzaz, hesi moduko bat egin eta lortu zuten.