Itxi

Faktoria

Maria Jauregi

'Gizarte honek merezi du. Guztion artean lortuko dugu biktima guztien aitortza'

Gaur 20 urte hil zion ETAk aita. Atentatugileetako bik egindako bidea gogoratu du eta iritzi nahiago duela pertsona bat kartzelatik damututa ateratzea, kartzelaldi osoa bete eta harro ateratzea baino

  • Maria Jauregi

    Maria Jauregi

    5:28 min
imagen player
imagen player
imagen player

ETAk Juan Mari Jauregi hil zuenetik 20 urte bete diren egunean, mezu eraikitzailea ekarri du "Faktoria"ra Maria Jauregi haren alabak. Elkarbizitzaren mesedetan, atzera begiratu beharraren garrantzia azpimarratu du: "Iraganeko zauriak itxi ahal izateko herri honen sufrimendu guztia onartu egin behar dugu. Gertatu den guztia jakin behar da. Biktima eta biolentzia diferenteak daude eta pausoak guztiek eman behar dituzte", iritzi dio. "Estatu terrorismo eta torturak egon direla" gogoratu du eta horien aitortza ezinbestekoa dela aurrera begira egiteko. GALen eta polizia gehiegikerien biktimek azaldu duten etsipenaren aurrean, esperantza mezua ere zabaldu nahi izan du: "Gizarte honek merezi du. Guztion artean lortuko dugu biktima guztien aitortza".

Bere aitaren kontrako atentatuegileetako bik Nanclares bidera bildu ondotik izan duten jarrera ere gogoratu du. "Euren damua agertu dute", azaldu du eta zera iritzi: "nik nahiago dut pertsona bat kartzelatik horrela ateratzea, kartzelaldi osoa bete eta harro ateratzea baino".