Faktoria
Joseba Zulaika
"Haustura eta kontraesanez betetako belaunaldia izan da gurea"
Joxe Azurmendi lagun eta pentsalariak egindako lanaz eta haren legatuaz aritu da Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan.
-
Joseba Zulaika antropologoa
26:55 min
"Baserrian jaio ginen askori bezala, ateismora eraman gintuen fedeak. Fundazionala izan zen hori gure belaunaldian". Hala azaldu du Joseba Zulaika antropologoak Joxe Azurmendiri buruz 'Faktoria'n egindako elkarrizketan. Haustura horretatik jaio zen belaunaldikoak dira biak eta kontraesanez beteta belaunaldi horrek egindako bidearen lekuko biak.
Biek begiratu diote Euskal Herriari kanpotik baina irakurketa desberdinak egin dituzte, maiz, biek euskalduntasunaz, nazioaz edota estatuaz. Idazten hasi zenean aitaponteko izan zuen Zulaikak Azurmendi, eta ordutik dira lagun. Gertutasun horretatik egin digu Azurmendiren ibilbide eta obraren garrantziaren azpimarra: "Joxek ezer erakutsi baldin badigu, hori da pentsamenduaren beharra. Gure mugimendu kulturalak, politikoak eta sozialak zein beharrezko duen pentsamendu zuzena eta gaur egunera egokiatutako pentsamendua izatea".