Faktoria magazina
JOSE LUIS ZUMETAREN ERAKUSKETA
"Orain bai, mugatua da aitaren lana, eginda dagoena dago eta ez da besterik izango"
"Neurri ttikiak" izeneko erakusketa irailaren 6ra arte bisitatu ahal izango da Ziburuko Arte Bideak galeraian. Bertan, formatu txikian Zumetak egindako azken margolanak daude ikusgai.
-
Jose Luis Zumetaren Neurri Ttikiak erakusketa ikusgai dago Ziburuko Arte Bideak galerian.
13:38 min
Usurbilgo margolariak berak aukeratutako formatu txikiko piezekin osatu dute erakusketa, Ziburuko Arte Bideak galeria txikia izaki, eta horretara egokitutako obrekin. Guztira, hamabost olio daude ikusgai, horietatik hamahiru formatu txikikoak eta bi tamaina ertainekoak. Zumetak egindako bost tenpera ere ikus daitezke erakusketa honetan.
Usoa Zumetarekin hitz egin dugu erakusketan bertan. Berak kontatu digunez "galeria gustatu zitzaion eta berehala hasi ginen lanean, eta berak normalean oleoarekin pieza handiak egin arren oso eroso sentitu zen eta ilusio handiz egin zuen lana".
Erakusketa hau omenaldi txiki bat dela ere esan digu, eta aitak asko disfrutatuko lukeela nola gelditu den ikusita. Erakusketa zabalik izango da Arte Bideak galerian, Ziburuko Pocalette kaleko 2. zenbakian, ostegunetik larunbatera goizeko 11.00etatik 13.00etara eta arratsaldeetan 16.00etatik 19.00etara, eta igandetan goizez, 10.00etatik 13.00etara.