Itxi

Faktoria magazina

''Pintxopotea''

Mikel Markez abeslariak disko partekatua kaleratuko du laster Esti alabarekin

'Faktoria' saioko "Pintxopotean" azaldu ditu Mikel Markezek lan berriaren inguruko xehetasunak. Horrez gain, bere lana ez ezik, pertsona ere ezagutu dugu. Galdera konprometituei erantzun die!

  • Mikel Markez Euskadi Irratiko Faktorian, Pintxopotean

    Mikel Markez Euskadi Irratiko Faktorian, Pintxopotean

    38:57 min
imagen player
imagen player
imagen player

Mikel Markez eta Esti alabak disko partekatua prestatu dute, bosna abesti. Lan hori grabatzen ari dira une honetan, eta euren kantuetan Pako Aristi, Toti Martinez de Lezea, Jon Martin eta Alaia Martinen testuak erabili dituzte, besteak beste. 'Faktoria' saioko "Pintxopote"ra gonbidatu dugu Mikel Markez eta bere lan berriaz eta ibilbideaz hitz egiteaz gain, pertsona ezagutzeko ere baliatu dugu tartea.

Kantu Erotikoak izeneko disko esplizitu eta lizunak ondorioak izan zituela aitortu digu Markezek: "Gure Euskal Herri honetan historikoki ez da gai ohikoa edo landua izan; apaizgintza oso errotua dago. Alde horretatik nahiko punkia izan zen eta izan zituen bere ondorioak". Horrez gain, "ezetz esaten ikasi dut. Gaur egun, gehiagotan esaten dut ezetz baietz baino".