Faktoria
Hezkuntza berezia
'Pandemian, gurasoak behar berezia duten seme-alaben bitartekari izan gara'
Urteetan ordezkapenekin lan egin duten irakasleek diote, Eusko Jaurlaritzak euren plazak esleitzeko egin duen aldaketak arriskuan jarriko duela hezkuntza bereziaren kalitatea.
-
Hezkuntza berezian ari diren irakasleak, Faktorian
22:29 min
Nola eman litezke eskolak ordenagailu bidez, entzumen edo ikusteko zailtasuna duten haurrei? Nola irakats liteke zeinu hizkuntza musukoa jantzita? Eta nola braile hizkuntza, metro eta erdiko distantzia gorde behar bada? Galdera horri eta beste askori erantzun behar izan diote hezkuntza berezian lan egiten duten irakasleek eta 'Faktoria'n kontatu dutenez, 'irudimen handiz eta prestakuntza handiarekin' aurre egin diote on-line irakaskuntzari.
2020-2021 ikasturtean zailtasun gehiago espero dituzte. Urtetan behar berezia duten haurrekin lan egiten duten irakasle ez-finko hauetako askok, euren lanpostua galtzeko arriskua ikusten dute. Hezkuntza sailak lehen aldiz, behar berezia duten haurrekin lan egiten duten irakasleen esleipen sistema aldatu du eta gainerako plazak bezala, ikasturte berriaren atarian plaza aukeratzeko egin ohi den enkantera aterako dute. 'Egonkortasuna lortzeko aldaketa' dela esan du Cristina Uriarteren sailetik, orain urtez-urte luzatzen zuten kontratua hezkuntza berezian ari diren irakasleek, lanpostu horiek ez ziren esleipen ofizialera ateratzen. Udara bukaeran aldi berean jarriko dituzte eskuragarri plazak eta urteetan, ordezkapenetan hezkuntza berezian lanean aritu diren irakasle beldur dira: lanpostua galdu eta euren tokia esperientziarik ez duten irakasleak sartuko direla diote. 'Ez gaude aldaketaren aurka, plaza guztiak aldi berean enkantera ateratzearena da desegokia 'Faktoria'n, Argiska Zulaika eta Eider Belasko, ikusmen eta entzumen urritasuna duten haurren irakasleek kontatu dutenez. Euren hitzetan, ikasleengan eragin kaltegarria izango du hezkuntza sailaren aginduak. Andrea Zeberiok bat egiten du beldur horrekin. Andrea, Hegoaren ama da. 5 urte ditu Hegoak, eta entzumen urritasuna. 'Irakasleak aldatzen badizkiote, dolua izango da beretzat'.