Itxi

Faktoria

Eukaliptoa eta ingurumena

'Eukaliptoa zabaldu ahala, espezieak galduko ditugu'

Eusko Legebiltzarraren enkarguz, eukaliptoa landatzeak Euskadiko ingurumenean eragiten duen kalteak aztertu dituen ikerketa egin du Arturo Elosegik, EHUko irakasle eta ekologia doktoreak.

  • Eukaliptoak ingurumenean eragiten duen kalteez ikerketa

    Eukaliptoak ingurumenean eragiten duen kalteez ikerketa

    14:22 min
imagen player
imagen player
imagen player

Arturo Elosegi EHUko irakasleak, beste hiru ikerlariekin batera, eukaliptoaren eraginez egin duen ikerketak ondorio argia utzi du, 'Faktoria'n esan duenez:  'pasaia guztiz eukaliptoz estaltzeak , ondorio txarrak ekarriko dizkio ingurumenari'. Elosegik 30 urte daramatza eukaliptoaren eraginak aztertzen, pasaia estaltzetik oraindik urrun bagaude ere, azken urteetan nabaria izan da zuhaitz mota honen zabalpena. Kopurutan 'laukoiztu egin da', lurraldearen % 3 baino gutxiago jartzen duen gaur egun baina, joera nabaria da 'orain urte batzu Bizkaiko kostaldean bakarrik landatzen zuten, Gipuzkoan ari da orain bereziki aztertzen'.

Eusko Legebiltzarraren enkarguz, ingurumen sailak txostena eskatu eta lau adituk hartu dute parte: Arturo Elosegi doktorearekin batera, Aitor Larrañga EHUko irakasleak, eta Juan Arizaga eta Carlos Cablido, ARANZADI zientzia elkarteko ornitologia eta espetologia saileko ikerketa arduradunek. Ibaietan eta animalietan eukaliptoak eragin dituen kalteak jaso dituzte: 'hostoak pozoitsuak dituela badakigu eta su hartzeko arrisku handiagoa da, besteren artean'. Bertako basoa eta pinudiaren landaketarekin alderaketa egiten duen txostenak jasotzen du, 'zalantzarik gabe eukaliptoa zabaldu ahala, pinudia edo bertako zuhaitzak euskaliptoak zuhaitzak ordezkatzen baditu, espeziak galduko' direla.

Gogoeta eskaria

Azkar hazten den zuhaitza da eukaliptoa eta horrek ekoizpena hobetzen du. Ez du esparru ekonomia ez du aztertzen 4 adituen ikerketak baina, Faktoria albistegian gogoeta egin du Arturo Elosegik: 'bakarrik begiratzen baditugu onura ekonomikoak eta ez sortzen ditugun kalteak, positiboa izango da baina, irakurketa orokorra egiten badugu, agian balantzea aldatu egiten da'. Erakunde publikoei baino, ekoizpen pribatua egiten dutenei luzatu die, gogoetarako deia.