Itxi

Faktoria

JOSE MARIA GORROÑO

"Zabal dabil birusa eta hori da guretzat kezkarik handiena"

Gernikako alkateak dio herrian atzemandako koronabirus kasu askok ez dutela loturarik euren artean. Gazteei zuzendu zaie, eta ohartarazi du horrela jarraituz gero "krak ekonomiko bat" egongo dela.

  • Jose Maria Gorroño.

    Jose Maria Gorroño.

    5:16 min
imagen player
imagen player
imagen player

Azken egunetan ugaritu egin dira koronabirus kasuak Gernika-Lumon: ostiralean 17 positibo zenbatu zituzten, 20 larunbatean eta 14 igandean. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak dei berezia egin die abuztuaren 14tik 17ra bitartean gau giroko tabernetan izan ziren herritarrei, PCR proba egin dezaten.

Jose Maria Gorroño Gernikako alkateak 'Faktoria' saioan esan du kasu positibo gehienak gazteen artean atzeman dituztela, 19 eta 45 urte artekoetan. Gorroñok ohartarazi du osasuna eta jendearen bizitza dagoela jokoan, baina baita "etorkizuna" ere. "Horrela jarraitzen badugu krak ekonomiko bat egongo da hemen eta hau lurpera joango da. Denok egon behar dugu batera".