Itxi

Faktoria

OSASUN LANGILEAK

"Medikuak eta erizainak lanpetuta, nekatuta, kezkatuta, beldurtuta gaude"

Uda sasoian erizainen oporren %20 inguru ordezkatu dela azaldu digu Pilar Lekuonak; Victor Irigoienek argi esan digu herritarren ardura beharrezkoa dela gaitza gerarazteko.

  • PILAR LEKUONA ETA VICTOR IRIGOIEN

    PILAR LEKUONA ETA VICTOR IRIGOIEN

    23:52 min
imagen player
imagen player
imagen player

Koronabirusaren bigarren oldearen aurrean osasun langileak nola dauden jakin nahi izan dugu 'Faktoria'n. Pilar Lekuona, Gipuzkoako Erizainen Elkarteko presidentea, eta Victor Irigoien, Gipuzkoako Medikuen Elkargoko zuzendaritzako kidea, gonbidatu ditugu.

Lekuonak azaldu digu erizainak buru belarri ari direla PCR testak egiten eta koronabirusak jota dauden gaixoak artatzen; lan kargan izan duten igoera nabarmena izan dela azaldu digu. Pandemiaren testuinguruan ikasturte berriari begirako proposamena ere egin du: ikastetxeetarako osasun profesionalak kontratatzea.

Herritar bakoitzaren inplikazioaren garrantzia azpimarratu digute biek ala biek. Irigoienen esanetan, gobernuek eta medikuek ez dute  egoera irauliko, herritarren laguntzarik gabe. Lehen arretaren egoera kaskarra dela, eta izurri honek hori agerian utzi duela uste dute. Koronabirusari aurre egiteko beste gaixotasun batzuen arreta halabeharrez atzeratu behar izan dela esan digute.

Ignacio Garitano, jaurlaritzaren Osasun saileko gaitzaren jarraipenerako arduradunarekin ere hitz egin dugu. Bera ere kezkatuta agertu da gaitzaren bilakaerarekin. Hala ere, argitu du egungo egoera ez dela parekagarria martxoko edo apirileko egoerarekin; gaur egun jarraipena eta detekzioa askoz zorrotzago egiten direlako.