Itxi

Faktoria

ANDER SANSINENEA

"Telelanean, hutsune handiak egon dira zibersegurtasunean"

LKS Next pertsonen aholkularitza enpresako zuzendariaren arabera, urrirako onartuta egon daiteke telelana arautuko duen legea. Azken zirriborroak biltzen dituen xehetasunez aritu da 'Faktoria' saioan.

  • Langile bat telelanean.

    Langile bat telelanean.

    15:17 min
imagen player
imagen player
imagen player

Azken hilabeteetan eta denbora tarte laburrean, telelana ezarri du hainbat enpresak, eta Ander Sansinenea LKS Next pertsonen aholkularitza enpresako zuzendariak dio "inprobisazioaren ondorioz, akats asko" egin dituztela: "Zibersegurtasunean hutsune handiak egon dira; horiek pixkanaka konpontzen doaz". Aldeak "borondate onez" aritu dira, baina Sansinenearen arabera, enpresak orokorrean ez zeuden prestatuta, eta konexioak etxetik "ziurtasuna bermatu gabe" egin dira kasu batzuetan.

Uste du "idealizatu" egin dela bulegoa, errealitatea ez dela egun batetik bestera aldatuko, baina enpresak "gero eta gehiago" lotuko direla telelanera.