Faktoria
AZTARNARIAK
"Oraingoz moldatu gara, baina datuak aldatu ahala beharrak ere aldatuko dira"
Koronabirusaren aurkako borrokan ezinbesteko lana ari dira egiten aztarnariak. Galdakaoko erietxeko unitatera jo dugu "Faktoria"n, gaitzaren arrastoaren atzetik ari direnen egunerokoa ezagutzeko.
-
AZTARNARI BAT, LANEAN
8:02 min
Galdakaoko erietxeko aztarnari taldeko kidea da Lidia Gonzalez erizain kudeatzailea. Maiatzaz geroztik, koronabirusaren arrastoari segika egiten dute lan unitateko 12 kideek, kutsatze katea ahal bezain azkar eteteko ahaleginean. Eguneroko ziurgabetasunaz aritu zaigu Euskadi Irratiko "Faktoria"n: "Egunero kontu berria da, eta irratian entzutean nonbait agerraldia egon dela, badakizu lanpetuta egongo zarela".
COVID-19aren bigarren kutsatze-olatua "ezustekoa" izan dela aitortu digu, eta uda betean kontratazioak areagotu behar izan dituztela, positibo eman duten herritarren kontaktuak azkarrago antzemateko. Oraingoz "moldatu" egin direnarren, datorrenari kezkaz begiratzen dio, eta ez du baztertu kutsatzeek gora egin ahala aztarnari gehiago behar izatea.