Itxi

Faktoria

KOLDO TELLITU

"Datozen 2 asteak garrantzitsuak izango dira konpromisoak betetzen diren jakiteko"

Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakariak Euskadi Irratiko "Faktoria"n adierazi du ratioak jaisteko baliabideak behar dituztela.

  • KOLDO TELLITU

    KOLDO TELLITU

    5:33 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hezkuntza sailburuarekin izandako bilerarekin pozik daudela onartu du Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakariak. Orain, Jaurlaritzaren txanda dela esan du, hartutako konpromisoak betetzeko garaia dela. Zentzu horretan, datozen bi asteak garrantzitsuak izango direla esan digu.

Testuingurua kontuan hartuta, astearteko grebaren eragina handia izango dela uste du. Hori bai, bete beharreko osasun baldintzak kontuan hartuta, aitortu digu, ikastetxeentzako erronka handiagoa izango dela deialdi honi aurre egitea.

Koronabirusak, momentuz, Ikastolen Elkarteko zentro bakarrean izan du eragina.