Faktoria
MIREN BASARAS
"Frogatu da ehuneko batek kutsatzen duela gaitza hamargarren egunetik aurrera"
Miren Basaras Euskal Herriko Unibertsitateko mikrobiologoak eta EHUko Covid arduradun izendatu berriak “Faktorian” azaldu digu zergatik murriztu den koronabirusagatiko koarentena.
-
MIREN BASARAS
8:51 min
Ikerketek ebatzi dute sintomak agertu aurreko eta ondorengo bina egunetan transmititzen dela nagusiki gaitza. Horregatik murriztu da koronabirusagatiko koarentena 14 egunetik 10era espainiar estatuan eta 7ra frantziarrean.
Test antigenikoen inguruan, Miren Basaras mikrobiologoak Euskadi Irratiko 'Faktoria'n esan du horien fidagarritasuna areagotzea lortu dela, eta horregatik metodo egokia izan daitekeela baheketa jakin batzuk egiteko.
Garraio publikoaren inguruan ere galdetu diogu. Ezinbestekoak diren hainbat giltzarri aipatu dizkigu: bidaiariek maskara erabiltzea, aireztapena egokia izatea eta gehieneko edukiera mugatzea. Zentzu horretan, erakundeei luzatu die deia edukiera muga hori errespetatu dadin baliabideak bideratzeko. Izan ere, neurri hauek aintzat hartzea ezinbestekoa da garraio publikoa segurua izan dadin.