Itxi

Faktoria magazina

NERABEAK ETA PORNOA

'Debekatuta ere berdin ikusiko du umeak pornoa. Hobe berekin hitz egitea'

10 urterekin dagoeneko pornoa ikusi du ume batek eta normalean 'nahita'. Hori adierazi digu Mikel Oribe sexu hezitzaileak aste honetan Save The Childrenek argitaratu duen txostenaren harira.

  • gazteak mugikorra eskuan

    gazteak mugikorra eskuan

    19:55 min
imagen player
imagen player
imagen player

Aste honetan Save The Children gobernuz kanpoko erakundeak ezagutzera eman duen txostenak zer pentsa eman digu. Euskadin, 10 nerabetatik 7k kontsumitzen dute pornografia eta, oro har, 12 urterekin jotzen dute lehen aldiz eduki pornografikoetara. Datuok berehala hartzen dute zentzua gure seme alaba izan daitezkeenen inguruan hitz egiten ari garela pentsatzen dugunean baina, zer ezkutatzen du emaitza honek? Zerk bultzatzen du 12 urteko gaztetxoa  pornoa kontsumitzera? Zerk bultzatuta eta bereziki, pornoan ikusten duen sexu horren ze interpretazio egin dezake 12 urteko umeak?

Pornoa ikusten hasteko adiña eta pornoa eta errealitatearen arteko arrakala; horretan ere jarri du azpimarra Save The Childrenek. Eta beste datu bat: ikerketa honetan parte hartu duten Euskadiko 267 nerabeen ehuneko erdiak baino gehiagok aitortu du pornora jotzen duela arlo sexual eta afektiboan informazio falta somatzen duelako.

Faktoria saioan errealitate honi begiratu eta ulertzen lagundu digu 'Faktoria'n  Mikel Oribe Euskal Herriko Sexu Heziketa Eskolako zuzendariak. Esan digunez '12 ez, askoz lehenago hasten dira gure umeak pornoa ikusten'.

Pornoa kontsumoaz eta falta den sexu hezkuntzaz informazio gehiago nahiko bazenu, entzun elkarrizketa osoa.