Itxi

Faktoria

JOSU OLEAGA, INTSEKTLABEL

"Intsektuak haztea ekonomia jasangarriaren erakusle argia da"

Zomorro artean, Intsektlabel laborategiko Josu Oleagarekin hitz egin dugu, elikadurarako kilkerrak eta kakalardoak hazteaz, negozio-eredu berriez eta etorkizunerako apustuez.

  • JOSU OLEAGA, INTSEKTLABEL

    INTSEKTLABEL

    13:32 min
imagen player
imagen player
imagen player

Zamudioko Intsektlabel laborategian izan da Pilar Goya Euskadi Irratiko "Faktoria"ko kazetaria, zomorro artean. Irina egiteko kilkerrak eta kakalardo harrak hazten dituzte iaztik, eta Josu Oleaga laborategiko sortzaile eta arduradunak azaldu dizkio xehetasunak: "Hilero 300kg kakalardo har hazten ditugu, eta kilkerrekin batera, laborategian hazteko espezierik egokiena da, elikaduran duen balioagatik eta eskala handian hazteko ematen dituen erraztasunengatik".

Proteina-iturri paregabea izateaz gain, intsektu-irinak omega 3 du, B13 bitamina eta kaltzioa, eta Osasunaren Mundu Erakundeak ezinbesteko jo du animalia hauen kontsumoa planetaren gainpopulazio betean. Oleagaren arabera, jasangarritasunean oinarritutako ekonomiaren erakusle argia da, eta ikerketan eta garapenean ari diren enpresen apustua etorkizun hurbilerako. Zomorroak jateaz dugun hesi kluturala eraistea besterik ez da falta!