Faktoria
Begola Naveran, bakardadeaz
"Bakarrik ez egonda ere, bakardadea sentitzen nuen"
Begoña Naveranen testigantzaz gain, Matia Fundazioko kooperazio arduradunak, Maider Azurmendik, Gipuzkoan bakardadeaz egindako ikerketaren berri eman digu.
-
Maider Azurmendi eta Begoña Naveran
18:38 min
Adinekoei bakarrik sentitzen ote diren zuzenean galdetuta, ikerketan parte hartu dutenen % 5,5ek soilik onartu du bakardadea sentitzen duela. Aldiz, galdera beste modu batera eginda, 'bakarrik' hitza erabili gabe, ia herenak erantzun du baietz. Matia Fundazioak Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat egindako ikerketaren emaitzak dira hauek.
Begoña Naveranen testigantza jaso dugu "Faktoria"n. Senarrarengandik bereiztu eta erretiroa hartu zuenean bakarrik sentitzen hasi zen eta egun, Adinkide programari esker badu lagun sare bat. Berarekin batera Matia Fundazioko Maider Azurmendi kooperazio arduradura izan da gurean ikerketaren inguruko xehetasunak ematera.