Itxi

Faktoria

Mitxel Lakuntza, ELA

'Euskal Herrian ez dago Gipuzkoako metalerako proposatzen den itunaren parekorik'

ELAko idazkari nagusiak "Faktoria" albistegian salatu Eusko Jaurlaritza 'azpijoko politikoa' egiten ari dela, enplegua berpizteko aurkeztu duen planekin.

  • Mitxel Lakuntza, ELAko idazkari nagusia

    Mitxel Lakuntza, ELAko idazkari nagusia

    28:24 min
imagen player
imagen player
imagen player

ADEGIk aurkeztu duen azken proposamena 'ontzat ematen da edo alternatiba gatazka eta grebara jotzea' da. Mitxel Lakuntza, ELAko idazkari nagusiaren hitzak dira. "Faktoria" albistegian eskaini duen elkarrizketan berretsi du Gipuzkoako patronalak aurkeztu duen proposamena 'paregabea dela, soldata bermatzen du, % 9tik gorako igoera jasotzen du eta oso gutxitan ikusten da hori'. Agiria oso ona da uste du ELAk eta akordioa sinatzeko prest dago baina, beste sindikaturen baten babesa beharko du aurrera egiteko. Mitxel Lakuntzak aurreratu du, 'gehiengoak osatu behar dira, hemen ez bada, ez dugu sinatuko'.

'Azpijoko politikoa'

Eusko Jaurlaritzak enplegua sustatzeko aurkeztu berri duen Berpiztu programari ez dio berrikuntzarik ikusten ELAk. 'Aurreko planak hartu eta izen berri bat' ematen diotela uste du Lakuntzak eta hori azpijokoa, iruzurra dela. 'Trileroek egiten dutena, trilerismo politikoa egin dute'. Erakundeen zorpetzeari jarri zaien muga berriarekin 'ez da lortuko', ELAren arabera, 'dagoen zuloa estaltzea' eta 'oso larria' jo du Mitxel Lakuntzak Eusko Jaurlaritzak gai honetan izan duen jarrera, 'gobernua barregarri gelditu da, Espainiako defizit muga kendu du eta gure agintariek bere buruari jarri diote. Ez dago ulertzerik eta horrekin ere propaganda egiten  ari dira'.