Itxi

Faktoria

COVID19a Asia ekialdean

"Txinatarrek konfiantza dute, osasun egoera kontrolpean dagoela dakitelako"

Covid osteko mundurik balitz, Ekialde Urrunean aurkituko genuke. Pandemiaren astindua jasotzen lehenek mendean hartu dute, eta arrakastaren gakoen bila abiatu gara Txinara edo Hego Koreara.

  • COVID19a Asia ekialdean

    COVID19a Asia ekialdean

    18:53 min
imagen player
imagen player
imagen player

Zuhurtzia eta segurtasun protokolo zorrotzak dituzte, baina Ekialde Urrunean hasiak dira covid osteko mundua eraikitzen. Osasunaren Mundu Erakundeak Txina, Hego Korea eta Singapur zoriondu ditu covid19aren pandemia mendean hartzeagatik. Koronabirusaren iturburuan, eguneko 20 positibo berri antzematen dituzte batazbeste eta azken astean 550 milioi lagun joan dira oporretan "urrezko astea" ospatzeko. Hego Korean kontrolpean dute kutsatzeen bigarren olatua eta Singapur covid19ak eragindako heriotza-tasa baxuena duen munduko lehen estatua da. Beste muturrean, Filipinak. Euskal Herrian baino egoera epidemiologiko hobea izanik ere, Manila hiriburuan itxialdian daude martxoaz geroztik.

Euskadi Irratiko "Faktorian" joan-etorria egin dugu Asia ekialdera, covid osteko mundura gehien gerturatzen den bizimodua bertatik bertara ezagutzeko. Bakoitzak beretik, eta betiere zuhurtziaz, lortutakoaz eta normaltasun berriaren prezioaz aritu zaizkigu Olatz Urkia (Beijing), Unai Urretxo (Seul), Jon Barrenetxea (Singapur) eta Mikel Arriet (Filipinak). "Arrakastaren" gakoak zerrendatu dizkigute; konfinamendu zorrotza, erabakiak azkar hartzea, test masiboak egitea eta jarraipen erabatekoa. Baina ezinbestekotzat jo dute ere izaera, herrialde horietako bizimodu eta idiosinkrasia.