Faktoria
Xabier Aierdi
"Jende asko dago, orain, mesias baten zain. Eta hori oso kezkarria da"
Krisiak hainbat joera 'batera' lehertarazi dituela ohartarazi du, ez dugula egokitzeko denborarik izango eta inpaktua oso gogorra izango dela, batez ere, 'bozeramailerik ez duten sektoreentzat".
-
Xabier Aierdi soziologoa
22:14 min
Soziologia eta Zientzia Politikoetako ikerlarien elkarteak 'Gizartea' saria eman berritan etorri da "Faktoria"ra Xabier Aierdi soziologoa, hain zuzen ere, aurrekaririk gabeko egoera honetan gizartea nola ikusten duen kontatzera. Kezkatuta agertu da, soziologiatik aurre ikusten ziren joera batzuk (gizarte integrazioaren haustura, prekarizazioa, indibidualismorako joera, on line logikak...) denak batera etorri direlako eta "ez dugulako denborarik izango behar bezala" egokitzeko. Dio, "inpaktua handia izago dela", batez ere, "bozeramailerik ez duten sektore" ahulenentzat.
"Gizarte aldaketa guztiz planetario batean gaude", erantsi du, eremu politiko "nazionalak" jada ezin duela ekonomia globala kontrolatu eta, beraz, gero eta eraginkortasun txikiagoa izan lezaketela hartzen diren erabakiek. "Talka horretan", erantsi du, "demokraziak bere legitimitatea ere gal lezake. Galde lezake batek: demokraziak ez badit balio arazoak konpotzeko, zertarako demokrazia?" . Hor ikusten du arriskua Aierdik: populismoak "behar" dituen jende asko dago, errezetak behar dituena: "Jende asko dago mesias baten zain". Aierdirentzat, gizarte kohesioa bultzatzea da irtenbide bakarra eta horretan jarri beharko lukete, bere ustez, euskal eragile politikoek.