Itxi

Faktoria

Emiliano Lopez Atxurra

'Enpresa txiki eta ertainik gabe, mundu industriala ez litzake existituko'

Lopez Atxurra Petronorreko zuzendariak 2023 erdirako nahiko luke hidrogenoa erregai gisa erabiltzea posible egingo duen proiektuaren lehen 'demoa'.

  • Emiliano Lopez Atxurra, Petronorreko presidentea

    Emiliano Lopez Atxurra, Petronorreko presidentea

    27:51 min
imagen player
imagen player
imagen player

Energia sektorean aldaketa handia dator eta Petronorrek bete bete sartuko da iraultza horretan. Sistema energetikoan hidrogenoa erregai gisa erabiltzeko egitasmoa iragarri du, 'Ospe handia lortu duen proiektua eta Europako sistema energetikoan puntu garrantzitsua izango dena' Emiliano Lopez Atxurra Petronorreko presidentek Euskadi Irratiko "Faktoria"an azpimarratu duenez.

Inbertsioak egiteko garaia da baina, COVIDak berarekin ekarri duen krisiak, zailtasunak jarri ditu. 'Europaren ahuleziak agerian jarri dituela' uste du Lopez Atxurrak baina, ekonomia eta enpresa esparruko lehiakortasunarekin bateragarri egin behar da. Euskal Herriko ekonomiari itxaropenez begiratzeko dio baina, era berean, alarma piztu du Faktorian, futbolarekin alderaketa eginaz: 'gure ekonomiak Champiosean jokatzeko, muskuloa behar duzu, sendotasuna behar du.Nora joan nahi dugun aztertu behar dugu". Azken urteetan zoritxarrez ahuldu da eta egoera hau baliatu behar dela esan du Petronorreko presidenteak, 'tranparik gabe gabeziak aztertzeko'. Arrisku bat ikusten dio egoerari, 'konformidadearen arriskua'.

Enpresa txiki eta ertainak

Petronor enpresa handia da baina, negozio txikiagoentzat neurriak, 'bide bat' exijitu du Lopez Atxurrak. 'Sare bat behar dute beraien kapitalizazio teknologikorako, enpresa txiki eta ertainei lagundu behar zaie. Teknologia eta industriako katean, ETE delakoak ezinbestekoak direla esan du Petronorreko buruak, 'beraiek gabe ez ez dago mundu industrialik.