Itxi

Faktoria

Agoteak

Zergatik isolatu zituzten agoteak?

Galdera horri erantzun nahi dio Baztanen hartu dituzten laginen ostean Complutenseak abiatu duen azterketa genetikoak. Bozaten elkartu ditugu ikerlari eta bultzatzaileak.

  • Joseba Moreno Bidegain, Aitziber Cebrian Bidegain eta Maitane Tirapu de Goñi ikerlaria

    Joseba Moreno Bidegain, Aitziber Cebrian Bidegain eta Maitane Tirapu de Goñi ikerlaria

    11:27 min
imagen player
imagen player
imagen player

Agoteei buruz asko idatzi eta ikertu da: Ikuspegi antropologikotik, historikotik… baina orain arte ez zen sekula azterketa genetikorik egin. Eta horretan ari dira oraintxe Baztanen. Laginak hartuak dituzte eta agoteen historiaz eta jatorriari buruz erantzuteko dauden galderak argitu ditzakeen azterketa genetikoa egingo du Madrilgo Unibertsitate Complutenseko biologia fakultateak, Antonio Gonzalez Martin irakaslearen gidaritzapean. Maitane Tirapu de Goñi ikerlari nafarra da sustatzailea eta bidelagun izan ditu landa-ikerketan, Joseba Moreno Bidegain zinegotzia eta Aitziber Cebriain Bidegain, azken biak, agoteak.

Bozaten bertan elkartu ditu hirurak "Faktoria"k. Azaldu dute agoteen historiak sufrimendu haundia eragin duela inguru hartako iraganean eta eman lezakeela argia ikerketa genetikoak: 'zergaitik etorri ziren hona euren lekuak utzita; edota zergaitik hemengoak izanda isolatu ote zituzten'.  Josebak azaldu du agoteen ondorengoek orain arte gutxi solastu dutela gaiaz eta Maitanek gehitu du segur aski izan dela  'berezitasun arraro bila bezala' etorri direnek ikertu izan dituztelako. Oraingoan ordea, jendeak ilusioz eta jakinminez hartu du parte ikerketan eta eskertuta daude oso. Maitanek zehaztu du denbora beharko dela emaitza genetikoak esku artean izateko baina benetako historiatik asko jakingo dugula orduan.