Faktoria
Joxe Mari Otermin
'Maisua izan da Inazio Arregi. Erakutsi zigun irratiko edukia eta forma lotzen'
Loiola irratirako ahots probak egin zizkionean ezagutu zuen Oterminek Inazio Arregi zendu berria. Geroztik, Eusko Irratian egin zuten bat. Euskal irrati profesionalaren bidegile izan zen
-
Inazio Arregi
5:02 min
"Eredu zen irratia egiterakoan!, kontatu digu Joxe Mari Oterminek Inazio Arregi irrati-gizon hil berria gogoratzerakoan. Josulaguna, munduan asko bidaiatutakoa, ikasia eta Bergamon kazetaritza formakuntza jasotakoa, Loiola irratia sortzen ari zela ezagutu zuen, Arregik ahots frogak egin zizkionean. Geroztik, Eusko Irratian egin zuten bat. Biak izan ziren irrati publikoko zuzendari. "Maisu handia izan da", azpimarratu du Oterminek: "Irratia nola egiten zen erakutsi zigun. Irratia egiteko orduan, berak asko begiratzen zion formari. Edukia bai, noski. Baina edukia eta forma lotura onean ematea nahi izaten zituen. Eta bide horretan oso garrantzitsua zen mikrofonoren aurrean jarri aurretik gaia lantzea eta idatzirik eramatea. Aintzindari izan zen. Inprobisariorik onena prestsatutako hura izaten da. Ondare izugarria utzi du".