Itxi

Faktoria

Antoni Batista

 “Lluch-ek defendatzen zuen dena zela posible hitzaren bidez”

Aste honetan beteko dira 20 urte ETAk Ernest Lluch buruzagi sozialista hil zuela. Antoni Batista kazetaria lagun mina zuen. Idatzi berri duen “ETA i nosoltres” liburuan gogoan hartzen du.

  • Ernest Lluch, Donostian

    Ernest Lluch, Donostian

    8:41 min
imagen player
imagen player
imagen player

ETA i nosoltres liburua idatzi du Antoni Batista kazetari kataluniarrak. Aztertu du ETAk bere historian zehar Kataluniako politikagintzarekin eta gizartearekin izan duen lotura. 

Liburuak biltzen ditu, besteak beste nola Kataluniako anarkistek eman zizkioten lehen armak ETAri, Jon Paredes “Txikik” fusilatu aurretik Euskal Herriari idatzitako gutuna eta ETAren atentatuek Kataluniako gizartean sorturiko zauria.

Atal berezia eskaini dio Lluch lagunari, “Al final de la fascinació. Ernest Lluch in memoriam”. Euskal Herriarekin zabaldu zituen zubiak nabarmentzen ditu Batistak, eta dio elkarrizketa defendatzen zuen persona zela, uste zuena “kontrakoenak ziren pertsonekin hitz egiterik bazegoela, eta dena zela posible hitzaren bidez”.