Itxi

Faktoria

'Ongi etorri, Mateo'

'Mateok erakutsi digu ondasunen gainetik aurrera egiteko maitasuna behar dugula'

Ayesa-Villafranca familiak duela urtebete hartu zuen harreran Mateo, bi urteko haurra. Hitzik ez zuen egiten, ez zen mugitzen. Hitzontzi irribarretsua da orain, bere hiru arrebekin jolasean dabilena.

  • Izko herriko Ayesa-Villafranca familia

    Izko herriko Ayesa-Villafranca familia

    7:23 min
imagen player
imagen player
imagen player

Maria Ayesa eta Iñaki Villafranca Nafarroako Izko herrian bizi dira beren hiru alabekin: Maitane eta Iratxe bederatzi urteko bikiak eta Olatz sei urteko alaba txikia. Guztien erabakia izan zen Mateo harreran hartzea, eta bere hiru arreba berriak izan dira bere bilakaerarako babesik eta sendabiderik onena. Mateok ere asko erakutsi eta eman die, bizitzan arrastoa utziko dien esperientzia izan da. Bi urterako harrera izanik, orain Mateo joaten denerako prestatzen ari dira. Gogorra izanen da beraientzat, baina, aldi berean, pozgarria, Mateok bere gurasoekin modu duinean bizitzeko eskubidea baita inportanteena. Eta garbi dute, gainera, Mateo beti izanen dela bere neba.  “Ongi etorri, Mateo” izeneko ipuina osatu dute, beren esperientziaren berri emateko, eta jorratutako bide hori familia gehiagok har dezaten.