Faktoria
Migrazioa
Aita Mari ontzia, itsasoratzeko prest
Amarrak askatu, aingurak jaso eta iparroratza Mediterraneora begira jartzeko bidean da Aita Mari erreskate-ontzia. Azken prestaketa eta buruhauste burokratikoen lekuko izan da Faktoria saioa.
-
Aita Mari
6:09 min
Pasai Donibaneko portua utzi eta Mediterraneo itsasorako bidea hartzeko atzera-kontuan dago Aita Mari erreskate-ontzia. Lau hilabete eman ditu portuan ainguratuta, Italiako agintariek Palermo uzteko baimenaren truke ezarritako lanak egiten. Aldaketa tekniko denak egin dituzte; biltegiak jakiz, botikez eta jantziz bete dituzte; eta Espainiako merkataritza-nabigazioaren onespena baino ez zaie falta itsasoratzeko.
Atarikoetan, Aita Mari ontzia barru-barrutik ezagutu du Mikel Rotaetxe Euskadi Irratiko "Faktoria" saioko kazetariak, Amaia Martinez eta Iñigo Gutierrez SMH Itsas Salbamendu Humanitarioa elkarteko kideekin batera. Luze eta zabal aritu dira Italiak ezarritako estualdiaz, burokraziaren zamaz, covid 19ari aurre egiteko protokolo-neurriez, eta erreskateei eustearen garrantziaz.