Itxi

Faktoria

Ederne Belamendia

'Ikusi nuen bazirela gehiago eta zoriontsu zirela, gainera. Gure etorkizuna zen'

Aingeru Mayorrek transexualitatearen bidea egin duten haurren gurasoen testigantzak bildu ditu. Ederne Belamendiarena, artean. Haien oraina beste batzuen etorkizuna dela sinistuta osatu dute liburua.

  • Iñaki Guridi eta Eider Bilbao, Aingeru Mayor eta Ederne Belamendiarekin

    Iñaki Guridi eta Eider Bilbao, Aingeru Mayor eta Ederne Belamendiarekin

    24:44 min
imagen player
imagen player
imagen player

“Onartzen genion jolas gisa baina ez genuen barneratuta mutil bat zenik. Neska ikusten genuen eta berehala erortzen ginen neska kalifikazioetan. Eta hartzen zuen zaplastekoa ikaragarria zen. Neska adjektibo bat hartu eta berriz zuloan sartzen zen, ilunean sartzen zen”, Ederne Belamendiak "Faktoria"n emandako testigantza da, bere haurrak hiru urte zituela hasi zuteneko bideaz,  “beldur askorekin” hasi zuten bideaz. 

Euren haurraren aldarteak, informazio guztiek eta beldur guztiek horra zeramatela konturatu zirenean hasi zen Ederne bere barrukoak idazten.  “Beharrezkoa nuen”, esan du, “banekien nire semeak, biharko egunean, galderak egingo zizkigula. Eta ez nuen bide hori nola egin genuen ahaztu nahi. Gure istorioa hasi nintzen idazten, gure semeak, galderen erantzuna edo galdera txiki batzuen erantzuna izan dezan”

Baina bere semeak ez ezik, bide hori beste guraso askorentzat ere lagungarria da, orain. Aingeru Mayorrek Tránsitos liburuan bildu dituen 25 testigantzetako bat da Edernerena.  Kontatu ditu hasierako beldur haiek nola joan ziren eraldatzen eta nola lehertu zen, adibidez, gurasoen watsapp talde batean, ispilu batean bezala, etorkizuna ikusi zuenean. “Hasi ziren Euskal Herri osotik mezu piloa iristen; nire haurra bezalako beste ume asko erakusten zituzten, argazkietan, zoriontsu, eta esan nuen: ‘ostras' badaude! Eta badago etorkizuna!"