Itxi

Faktoria

Miren Gorrotxategi, Ahal Dugu

'Podemos Euskadi Iglesias-Otegi esku hartzeen erdigunean egon da'

Miren Gorrotxategi Elkarrekin-Podemosen Legebiltzarreko bozeramaileak "historiko"tzat jo ditu Espainiako aurrekontuak onartzeko lortzen ari diren akordioak.

  • Miren Gorrotxategi, Elkarrekin-Podemoseko bozeramalea Eusko Legebiltzarrean

    Miren Gorrotxategi, Elkarrekin-Podemoseko bozeramalea Eusko Legebiltzarrean

    14:30 min
imagen player
imagen player
imagen player

Espainiako aurrekontuen onarpenerako lortzen ari diren adostasunak 'historikoak' dira. Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemoseko Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak bere egin ditu Pablo Iglesiasek EH Bildurekin hitzartutakoaz esandakoak eta Euskadiko politikagintzan izan dezakeen itzalaz hitz egin du "Faktoria"n: "hauteskundeetan esaktu genuen ezkerreko alderdien aliantza gertuago dago. Aukera erreal gisa jarri genuen mahai gainean, orduan ez zen hain argi ikusten baina, pausoz-pauso ikusten ari gara egoera horretara hurbiltzen ari garela". Gorrotxategiren hitzetan, "Euskadiko Podemos, Pablo Iglesiasek eta Arnaldo Otegik izan dituzten hartu-emanen zentro zentroan egon da".

Euskadiko aurrekontuei buruz galdetuta, Ekonomia sailak prestatu duen zirriborroaren informaziorik. Hala ere, Elkarrekin Podemoseko bozeramaileak ez du baztertu pasa den urtean gertatu moduan (eta euren zeharkako zuzenketak onartzen badituzte) aurrekontu proiektuaren alde egitea.