Itxi

Faktoria

Esther Saavedra (ELA)

'Osasun saila ez da negoziatzeko benetako borondaterik erakusten ari'

Sindikatuak atzo mahai sektorialetik altxa ondoren, bilera berri baterako deirik ez dutela jaso azaladu du ELAko osasun saileko ordezkariak.

  • Kalitatezko osasuna aldarrikatzeko joan den hilean egindako manifestazioa

    Kalitatezko osasuna aldarrikatzeko joan den hilean egindako manifestazioa

    4:23 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Orain arte bezala, hitz egiteko prest" daudela adierazi du Esther Saavedra ELAko ordezkariak baina Osasun saileko arduradunei ohartarazi die "negoziatzeko benetako borondatea" erakutsi beharko dutela, "berriro ere", mobilizaziotara joko ez badute. Lehen arreta sendotzeko datorren aurten eta hurrengoan 196 plaza finkatzea ez dute aski jo eta administrari langileen soldata % 4ko igoera "oso positiboa" dela esan arren, sakoneko arazoen konponbideak mahai gainean jarri behar direla azpimarratu du, besteak beste, plantilla eskasiari, behin-behinekotasunari eta lan kargari buruzkoak. Proposamen horiek, sindikatuek jakin aurretik prentsa oharrez zabaldu izana "errespetu" falta dela errepikatu du eta Gotzone Sagardoi ez dela atzo gertatukoari buruzko "egia oso esaten ari".