Faktoria
Burgosko prozesuan sakonduz.
Burgosko prozesua mugarri izan zen Francoren diktaduraren gainbeheran
Eskarmentuzko epaiketa izan behar zuena erregimena salatzeko prozesu bilakatu zen, auzipetuek epaiketa hautsi zutelako eta kalean zein nazioartean jasotako babesari esker.
-
Burgosko prozesua
30:56 min
Datorren ostegunean 50 urte beteko dira Burgosko prozesua hasi zela. Francoren diktadurak jurisdikzio militarra erabiliz ETAko 16 kide epaitu zituen. Haustura epaiketa bilakatu zen ordea, auzipetuek prozesua irauli eta eskarmentuzko epaiketa izan behar zuela errejimena salatzeko prozesua bilakatu zutenean.
Burgosko prozesua nola prestatu zuten, epaiketa nola hautsi zuten, espetxe barruan kaleko eta nazioarteko mobilizazioak nola bizitu zituzten...kontatu digute epaituak izan ziren Itziar Aizpuruak eta Antton Karrerak eta akusatuen eskerlekuan jezarri ez arren, auzipetuen kide izan zen Josu Ibargutxi. Eta hausnarketa egin dugu Josu Txueka eta Javi Buces historialarien eskutik.
Gaurko begiekin begiratuz gero, zein gogoeta egingo luketen galdetuta Itziar Aizpuruak azpimaratu du: "herriak bizirik dirau eta horrek pozten nau. 50 urtean hainbat gauza egin ondoren, hainbat sufrikario pasa eta gero, gehiago aurreratu izan beharko genuke. Biziraupena lortu dugu hala ere, herri izaera".
Antton Karreraren hitzetan berriz, "jendea konturatu zen borroka eginda gauzak lortzen direla baina ondoren hura guztia galdu egin zen ETArengatik. ETAk izen bat hartu zuen etaerabili egin zuen".
Josu Ibargutxik bere aldetik, memoria historikoaren gaineko gogoeta utzi digu: "2007ko legeak frankismo garaian emandako epaiketak nulo jo baditu, ez al da sistema frankista bera nuloa zelako? ETa beste galdera bat: transizioa zertrako izan zen?".