Faktoria
Eneko Andueza, Faktorian
"Iglesiasek bidea arindu arren, PSOE nagusi da gobernuan eta azken hitza gurea da"
Diputatuen Kongresuak 2021erako aurrekontuak onartuta, eskuinaren aurrean "gehiengo zabala" dagoela esan du Faktorian PSEko Eneko Anduezak, eta EH Bildurekiko akordioak babestu ditu.
-
Eneko Andueza
18:57 min
Espainiako aurrekontuaren negoziazioetan PSOE zein Unidas Podemos "burubelarri" ikusi ditu Eneko Andueza PSEko Legebiltzarreko bozeramaileak Faktoria saioan, eta Pablo Iglesias presidenteordearen ahalegina nabarmendu arren, gogoratu du "azken hitza" sozialistena dela. "Garrantzitsuena" eskuinaren aurrean gehiengoa osatzea dela esan du, eta EH Bildurekiko akordioa "seinale ona" direla iritzi dio: "Ezker abertzaleari politikan aritzea eskatu genion, eta hasi da bidea egiten".
Irunen Elkarrekin Podemosekin udal gobernu-ituna adostea "kasu isolatua" dela azaldu du Anduezak, eta "leial" jokatu dutela Eusko Alderdi Jeltzalearekin. Azkenik koronabirusaren pandemiaz, Gabonei begira "ardura" eskatu die herritarrei, eta estatu guztirako neurri armonizatuak hobetsi ditu.