Itxi

Faktoria magazina

Meteorologia

Kapildui mendiko radarrak hamabost urte bete ditu

Ane Aguirre Mendia

"Faktoria"n gertu gertutik ospatu dugu urteurrena. Bere lana eta berezitasunak azaldu dizkigu Onintze Salazar Euskalmeteko meteorologoak.

  • Kapilduiko radarrak hamabost urte bete ditu, Onintze Salazar meteorologoarekin ospatu dugu urteurren

    Kapilduiko radarrak hamabost urte bete ditu, Onintze Salazar meteorologoarekin ospatu dugu urteurren

    15:11 min
imagen player
imagen player
imagen player

Arabako lautadako ia txoko guztietatik ikus daiteke Kapildui mendiko radarra. Izen bereko mendiaren zaindaria baino gehiago da, izan ere, ekaitza noiz datorren jakitea da bere egiteko nagusia. Baita euria txingorretik bereiztea, elurrak zer ibilbide izango duen edota tximista batek lurra non joko duen jakitea ere. Etenik gabeko lana; eta, ia etenik gabe aritu da azken hamabost urtetan lanean.

Urteurrena ospatzeko Kapilduiko radarrean elkartu gara Onintze Salazar Euskalmeteko meteorologoarekin: "Radarrak uneko argazkia eskaintzen digu, hamar minutuero prezipitazioen argazkia emanez. Bereizi daiteke euria, txingorra edo elurra. Non eta zer intentsitatearekin botako duen aurreikusi daiteke. Oso lagungarria da ezbeharrak saihesteko".