Faktoria
EIDER MENDOZA
"Babes neurri hauei eutsi beharrean gaude ez dadin hirugarren olatu bat gertatu"
Lehen txertoek "itxaropenerako leihoa" zabaldu arren, Gipuzkoako Aldundiko bozeramaileak kezka agertu du urte hasierak ekar dezakeenarekin.
-
Eider Mendoza.
24:50 min
Atzoko "irudi historikoak" gogoan izan ditu Eider Mendoza Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak, 'Faktoria' saioan. Gipuzkoaren kasuan, Hondarribiko Caser Betharram adinekoen egoitzan jaso zituzten COVID-19aren aurkako lehen txertoak. Azaldu duenez, guztiek jaso zuten, bi lagunek izan ezik. Txertoa fidagarria dela dio eta hartzera animatu ditu herritarrak.
Adinekoen egoitzetako lan gatazkaren inguruan esan du patronala eta sindikatuak negoziatzen ari direla, eta gakoa borondatea dela uste du. "Nahiz eta gatazka hori egon, pandemia honetan txalotzekoa da zein ahalegin egin duten langileek, nola babestu dituzten egoiliarrak, baita familiartekoan jarrera ere".
Gipuzkoako aurrekontuak urtarrilean onartzeko asmoa dutela gehitu du. "Lehentasun guztiei aurre egiteko moduan izango gara".