Itxi

Faktoria

Inaxio Oiartzabal

"Urrutien dauden kartzeletan euskal presorik ez izatea da gure itxaropena"

Fernando Alonso urritik baldintzapeko askatasunean dagoen preso ohiaren testigantza jaso dugu. 24 ute egin ditu espetxean: "Gogorra da, senideak ere apurka zahartzen dira".

  • Inaxio Oiartzabal, SAREko bizeramalea Euskadi Irratian

    Inaxio Oiartzabal, SAEko bozeramailea

    21:14 min
imagen player
imagen player
imagen player

Azken hilabeteotako gerturaketak bide onetik datozen arren, emandako hitza eta legea betetzeko eskatu dio Espainiako gobernuari Inaxio Oiartzabal Sareren bozeramaileak. Presoen gradu progresioan pausoak ematen jarraitzea espero du, hori pauso handia litzatekeelako, Oiartzabalen hitzetan. "Azken hilabetetan izan dira gerturaketa batzuk, itxaropenez eta ilusioz ikusten ditugu baina pauso txikiak dira eta asko dago egiteko, irtenbide integral bat ematea espero dugu".

Salbuespenezko espetxe politika aldatzea beharrezkoa baldin bazen, orain, pandemiaren onodrioz, premiazkoa dela adierazi du Sareren bozeramaileak Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan. Pandemiaren ondorioz, 80 bat neska-mutiko espetxean dagoen ama edo aita ia bisitatu ezinik gelditu direla ere salatu du, "umezurtz",  beren eskubideak urratuta. Preso diren aitek eta amek guraso izateko duten eskubidea berma dadila eskatu du.

Damua agertzeak sakabanaketa politikarekin amaitzen lagunduko lukeen galdetuta, Inaxio Oiartzabalek adierazi du salbuespenezko politikak aldatzeko eskariak ez duela beste gain-eskaririk izan behar: "sufirmendua eragiten duen espe politika indarrean dago eta horri ekin behar diogu, sufrimendu guztiekin amaitzeko. Elkarbizitza eraikitzeko beste gauza bat da; elkarri entzun eta hor pausoak eman behar dira".

Inaxio Oiartzabalekin batera, Fernando Alonso preso ohiaren testigantza jaso dugu. 24 urteko espetxe zigorra bete eta gero, baldintzapeko askatasunean dago. Besteak beste, Navalcarnero, Alcant eta Galiziako espetxetan egon da: "Kilometro asko senideentzat. Gogorra da eurak ere zahartzen dira-eta apurka-apurka".  Alonsok kontatu du 96 urterekin hil zitzaion amonaren bixita jaso zuela berak hilero-hilero. 1996ean atxilotu zuten lantegi baten kontrako erasoa leporatuta.