Itxi

Faktoria

Borja Lazaro

Zazpi urte Borja Lazaro gasteiztarra desagertu zela

Urteak pasa ahala "auzia bizirik mantentzea" da familia eta lagunen erronka. Horretarako, besteak beste, Igor Garcia Beitiak sortutako kanta zabalduko dute sare sozialetan.

  • Borja Lazaro

    Borja Lazaro

    13:08 min
imagen player
imagen player
imagen player

Iluntzean zazpi urte beteko dira Borja Lazaro Kolonbian desagertu zenetik. Bere berririk ez dute 2014. urtetik eta ez dute jaso desagerpenaren inguruko inolako informaziorik ere. "Zure zain gaude" lelo horrekin urtero gasteiztarra gogoratu ohi dute senideek eta lagunek, elkarretaratze xume eta kontzertu batekin. Baina, aurten ez dute inolako bilkurarik egingo. Igor Garcia Beitiarekin hitz egin dugu, bere laguna oroitzeko abestia sortu zuen duela urte batzuk eta gaur sare sozialetatik zabalduko dute; Kolonbiara iristea da euren asmoa.