Itxi

Faktoria

Mikel Reparaz

"HBOko gidoilaririk distopikoenak ez luke irudikatuko AEBn gertatzen ari dena"

Donald Trumpen Etxe Zuria Titanic ontziarekin alderatu du Mikel Reparazek Faktorian, eta ohartarazi du jarduneko presidenteak ahalegina egingo duela Kapitolioko kaosaren ondorio penalei izkin egiteko.

  • Kapitolioa

    Kapitolioa

    9:22 min
imagen player
imagen player
imagen player

Donald Trump AEBko jarduneko presidenteak ezin izan du menderatu berak eragindako sua, eta, inguratuta, amore eman du. Jarraitzaileak Kapitoliora bidean jarri eta 24 ordura, istiluak gaitzetsi ditu eta onartu egin du Joe Bidenen garaipena. Mikel Reparaz EITBko kazetariak Titanic ontziaren pare ikusten du Trumpen Etxe Zuria, eta egunetik egunera agintaria isolatuago dagoela esan du Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan.

Kaos-giroaren galtzaile nagusia Trump bera dela esan du, eta uste du ahalegina egingo duela erantzunkizun politiko eta penalei izkin egiteko. Alderdi Errepublikanoari ere etorkizun nahasia iragarri dio kazetariak eta ohartarazi du ez dela erraza izango trumpismoa atzera uztea, Lincoln eta Eisenhowerren alderdiari "sekulako boto-emale oldea ekarri diolako". Trumpen agintaldiaren epilogo kaotikoaz, Mikel Reparazekin.