Faktoria
Hegazti gripeaz
Julen Perez, Beti Aintzina etxaldea:"Argi dugu ez ditugula ahate sanoak hilen"
Hegazti gripea sartzen hasi da Ipar euskal Herrian. Perezen hitzetan, "euskal etxalde ttipiak kolokan daude hazkuntza industrialarengatik. Arazoa garraioa eta hegazti konzentrazioa dira".
-
Julen Perez, BETI AINTZINA etxaldekoa, Faktorian:"Argi dugu ez ditugula ahate sanoak hilen".
15:21 min
Hegazti gripea sartzen hasi da Ipar Euskal Herrian. Abenduaren hastapenetan azaldu ziren Landetan eta Pirineo Atlantiarretan lehen kasuak; harrez geroztik, azkar zabaldu da eta jada, ate joka dago Euskal Herrian. Oraindik baieztatutako kutsatzerik ez den arren, Lixoze herrian atzeman dituzte lehen kasu sumagarriak, eta Zuberoa eta Nafarroa Behereko 13 udalerri sartu dituzte zaintza eremuan. Segurtasun neurri bereziak hartzera behartuta daude beraz, udalerri horietako hegazti eta ahate etxaldeak, tartean Lohitzun-Oiergiko Beti Aintzina etxaldea.
Bertako bazkide den Julen Perezek azaldu du "Faktoria" saioan, lehendik ere bazituztela segurtasun neurriak ezarrita, orain hegaztirik ez mugitzeko agindua jasoko dutela orain. Kezkatuta mintzatu zaigu, Frantziako administrazioak ahateen hiltze prebentiboa ere agindu dezakeelako: "Beldur gara bai, estrategia zen, da eta izanen da ere. Ez dute arriskurik hartu nahi, gripea gelditzeko dena hiltzeko prest daude eta hori da larriena, sanoak daudenak ere garbitu nahi dituztelako".
Euskal laborariak ez datoz bat kutsatu gabeko ahateak ere hiltzearekin. "Lekuko laborariak gara, terrenoan ari gara lanean. Administrazioari eskatzen diogu ahate sanoak direnak bururaino ekarri ahal izatea, jaiotzen direnetik hil arte inora garraitu gabe burraino etxean egitea guztia".
Arazo nagusiak garraioa eta etxalde handietako hegaztien konzetrazioak direla salatu du: "Duela 10 egun arrenguratzen hasi ginen, administrazioari esan genion neurriak hartu behar zituztela baina gripea azkarragoa izan da. Gu ez gaude batere ados, Administrazioak egin duen lanarekin. Gripeak izugarri fite egin duen etxalde batzuetatik besteetara, garraio egiten delako".