Itxi

Faktoria

Etxegabeak

'Muturreko egoeretan bakarrik aktibaten dira etxegabeentzako neurriak'

OIhane Yustos | EiTB Media

Aterperik ez dutenen errealitatea aztertu dugu, Donostian, Bilbon eta Hendaian etxegabeekin lan egiten duten elkarte eta erakundeekin.

  • Etxegabeak

    Etxegabeak

    23:44 min
imagen player
imagen player
imagen player

Urtea beltz bukatu eta hasi dugu. Abenduaren 25an, kalean lotan zegoen gizon bat hil zen Zarautzen, Errege Egunean (urtarrilaren 6an) auto batean lotan zegoen etxegabe bat hilotz aurkitu zuten Hendaian. Eta bi heriotzok lehen lerrora ekarri dute etxebizitzarik ez dutenen egoera. Azken hilabeteetan asko ikusten ditugulako, geltoki eta banketxeetan, esnatzen. Gehiago daude edo gehiago ikusten ditugu? Hori da galderako bat. Ba bietatik dago.

Bilboko BESTE BI lkarteak bi hamarkada daramatza etxegabeekin lanean. Donostiako Harrera Sarea etorkinen laguntzeko sortu zen orain bi urte baina, azken hilabeteetan, bertako etxegabeei laguntza ematen ari da. Bi hiriburuetan jabetu dira euren aurrikuspenak motz gelditu direla. 'Uste genuena baino etxegabe gehiago daude, pandemiak ikustarazi ditu' esan digute Joseba Gaia Bilboko BESTE BI elkarteko eta Garazi Montuschi Donostiako harrera sareko kideek. 500 lagun inguru izan litezke Bilbon, 400 bat Donostian. Hendaian kopuru horietatik oso behera dago baina, hiriak duen tamainarentzat handia halere. '50 etxegabe identifikatu ditugu, 10 emazteak dira' esan digu Richard Irazusta alkateaordeak, 'eta hori oso kopuru handia da Hendaiarentzat'. Harrera egokia ematen zaie? Zer beste eskaini behar da? "Faktoria"n etxegabeen errealitateari eskainitako tartean, hitz bat behin eta berriz errepikatu dute 'koordinazioa'. Borondate politikoa baldin badago, erakunde arteko koordinazio hori sustatu litekeela uste dute. 'Etxegabeentzat Euskal Autonomia Erkidego mailako plangintza', irtenbideetako bat izan liteke, etxegabeekin lan egiten duten elkarteen arabera.