Itxi

Faktoria

Mitxel Lakuntza

"Adineko egoitzetako kutsatze altuaren errua langileei leporatzea lotsagarria da"

ELAko buruak dio Europarekin parekatzeko, Jaurlaritzak 1.800 milioi euro gehiago jarri beharko lituzkeela osasun aurrekontuetan. Ezkerreko alderdiei dei egin die parte har ez dezaten negoziazioetan.

  • Mitxel Lakuntzaz, ELAko idazkari nagusia

    Mitxel Lakuntzaz, ELAko idazkari nagusia

    23:11 min
imagen player
imagen player
imagen player

Mitxel Lakuntza ELA sindikatuko idazkari nagusiak "Faktoria"n salatu duenez, adinekoen egoitzetan azken egunotan izandako kutsatze maila altuaren errua ezin zaie langileei leporatu, Eusko Jaurlaritzak sektore honetara zuzentzen duen baliabide urritasunari baizik. "Lotsagarria da", esan du, "ardura agintarien gain jarri beharrean, langileengan jartzea, noren gain eta lehen lerroan egon diren langileengain".

Iritzi dio zaintza sistema irauli egin behar dela, gaur egungo sistema "prekarietatearen bidetik ematen delako". Alde horretatik, adinekoen zaintza sistema publikora joan behar dela azaldu du, besteak beste, sektore feminizatu horren sektore arrakalarekin amaituko duena eta baliabidez eta eta diruz hornitua.

Mitxel Lakuntzak dio, orain arte, osasunerako diruak pandemiarik ez balitz bezala kudeatu direla eta salatu du hurrengo urterako aurrekontuak urruti daudela Europakoetatik, osasun arloan. Europarekin parekatzeko, aurreikusi direnak baino 1.800 milioi gehiago behar liratekeela esan du ELAko idazkari nagusiak. Ildo horretan, dei egin die ezkerreko alderdiei antagonismora jo dezaten eta ez dezaten parte hartu aurrekontuen negoaziaziotan.