Faktoria
Rafael Antxia, diputatua
"Zortzi urte beharko dira AEBetako zauriak sendatzeko"
Mikel Rotaetxe | EiTB Media
Joe Biden politikari "moderatu eta profesionala" esan du Rafael Antxia diputatu demokratak, eta ez diola beldurrik Trumpi: "Demografia aldatzen ari da eta herrialde anitza izango gara".
-
Rafael Antxia
23:07 min
Lau urte eman ditu Donald Trumpek Etxe Zurian. Amorruzko txioz, probokazioz eta eskandaluz betetako 1.461 egun aztoratu. Ondare pisutsua utzi dio AEBko 45. presidenteak Joe Bideni: pandemiak astindutako ekonomia, gizarte arrakala eta nekez baretu daitekeen olatu populista bat. Munduko lehen potentziako aginte-makila eskuz aldatuko duten egun historiko honetan, Washingtonera begira jarri gara Euskadi Irratiko "Faktoria"n.
Gotortutako hiriburutik, azken orduaren berri eman digu, ezer baino lehen, Mikel Reparaz EITBko nazioarteko arloburu eta bidali bereziak. Etxe Zuria utzi aurretik Trumpek onartutako barkamen presisentzialez aritu gara, presidentearen aurkako impeachment prozesuaz eta boterea utzi osteko asmoei ere heldu diegu.
Euskal jatorriko Rafael Antxia Texasko Ordezkarien ganberako diputatu demokrata izan dugu gonbidatu. Pertsonalki ezagutzen ditu Joe Biden eta Kamala Harris, eta azaldu digunez, AEBko 46. presidentea politikari "moderatua, profesionala eta lasaia" da, baina gutxienez "zortzi urte" beharko ditu Trumpek irekitako "zauriak sendatzeko". Itxaropentsu da, nolanahi ere: "Hamar latinotik ia zazpik Biden babestu dute, afroamerikarren artean hamarretik bederatzik. Eta demografia bide horretan ari da aldatzen. Herrialde anitza izango gara etorkizunean eta Trump ez da presidente egokia gizarte anitz baterak
Solasaldia Nagua Alba, Ramon Ibeas eta Martxelo Otamendirekin osatu dugu.