Itxi

Faktoria

Aro berria AEBetan

"Trumpen soufflé-a uste baino azkarrago hustuko da"

Joe Biden presidente izendatuta, zin-egite ekitaldiaz eta Trump-osteko erronkez aritu gara Itziar Lazkano Milwaukee-Michigan Unibertsitateko irakaslearekin, eta "Faktoria"ko solaskideekin.

  • Zin-egite ekitaldia

    Zin-egite ekitaldia

    24:00 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hasi da Joe Bidenen agintaldia. 78 urteko politikariak Donald Trumpen lekuko korapilatsua hartu du eta AEB Amerikako Estatu Batuetako presidente izendatu dute. "Faktoria"n, presidente berriaren erronka nagusiei heldu diegu Itziar Lazkano Milwaukee-Michigan Unibertsitateko iraksalearekin. Zin-egite ekitaldiaren sinbolismoa nabarmendu digu, azken lau urteetan ikusi gabeko xehetasun garrantzitsuak: "Kamala Harris bera sinbolo bihurtu da, Amanda Gorman olerkigilea ere boteretsu aritu da". Administrazio berriak berebiziko erronkak dituela nabarmendU du Lazkanok, eta gizartea atzera elkartzeko premiaz aurreikuspenak apaldu ditu: "zaila izango da, elkarren aurka ez egotearekin nahikoa"-

Eneko Etxeberria, Iñaki Galdos eta Maria Luisa Garcia Gurrutxagarekin osatu dugu solasaldi-mahaia. Legealdi berriko zeregin nagusiei heldu diegu, zin-egite ekitaldiko "B aldeaz" eta Donald Trumpen mugimenduaren etorkizunaz. Galdosek ohartarazi du: "Trumpen soufflé-a uste baino azkarrago hustuko da"