Faktoria
N. Alkorta, Azpitiko alkatea
"Orain arteko neurriak zorrotz bete dira Azpeitian baina ez da nahikoa"
Pilar Goya | EiTB Media
Azpeitiko alkateak zehaztu du ekitaldiak bertan behera utzi eta kiroldegia, liburutegia, kultur etxea eta udal instalazio guztiak bi astez itxiko dituztela, kutsatzeen kopurua murrizten saiatzeko.
-
Azpeitian ekitaldiak bertan behera utzi eta udal instalazio guztiak bi astez itxiko dituzte.
4:04 min
Azken datuen arabera, Azpeitian ehun mila biztanleko milatik gorakoa da inzindetzia tasa eta birsorkuntza tasa berriz, 2,59koa. Datu horiek eskutan, oso kezkatuta mintzatu da Nagore Alkorta Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan. "Unea da erkidego mailatik harago aurrera pausoak emateko, ezin dugu eskuak gurutzatuta geratu", esan du.
Alkateak zehaztu duenez, ekitaldiak bertan behera utzi eta kiroldegia, liburutegia, kultur etxea eta udal instalazio guztiak bi astez itxiko dituztela, kutsatzeen kopurua murrizten saiatzeko
Hezkuntza eta lan zentroei dagokienez, dagokien eragileekin hartu-emanetan daudela jakinerazi du, oraingoz eskolak modu presentzialean ematen saiatzen jarraituko dutela aureratu du baina neurriak zorroztuz, esate baterako, musika eskolan eta euskaltegietan.
Alkortak azkenik, informazio falta ere somatu dutela adierazi du: "Ez dagoela foku zehatzik esaten digute baina faltan botatzen dugu gomendioak eta nondik jo erabakitzeko irizpideak ematea".
15 egun barru neurriak berrikusiko dituela jakinerazi du Azpeitiko alkateak.