Faktoria
Laura Garrido, PP
'Osakidetzako arduradunek bazekiten langile guztiek txertoa hartuko zutela'
OIharn Yustos | EITB MEDIA
Laura Garrido Euskadiko PPren bozeramaileak adierazi du "argitu gabeko zalantza asko" utzi zituela Gotzone Sagarduiren agerraldiak.
-
Laura Garrido, Euskadiko PPren bozeramalea
14:59 min
Osasun sailburuak pandemiaren kudeaketaz eman dituen azalpenak ez dute Euskadiko PP asebete. Laura Garrido, popularren Euskadiko bozeramaileak "Faktoria"n esan du 'argitu gabeko zalantza asko' utzi zituela Gotzone Sagarduik pasa den asteko agerraldian. Besteren artean, 'zer paper zuten Osasun sailburuordeak eta osakidetzako zuzendari orokorrak' txertaketa irregularretan. Garridok dioenez, zabaldu diren informazioetan 'argi gelditu da osakidetzako arduradunek bazekitela langile guztiek txertoa hartuko zutela'. Euskadiko PPko buruzagiak dio, 'ez da deskoordinazio hutsa izan' sailburuak esanda moduan, 'bazekiten txertoa guztiek hartuko zutela'.
PPk LABI teknikoan eta Osasun Publikoko zuzendarien agerraldiak eskatuko ditu Eusko Legebiltzarrean, Garridoren ustez, 'euren testigantzek informazio interesgarria utziko dute'.