Itxi

Faktoria

Thierry Biscary

"Kantuak Euskal Herrian toki berria behar du"

Thierry Biscary-k kantu ikastaroak ere ematen ditu eta konturatu da hegoaldean ere sekulako afizioa dagoela."Ez du balio kantugintzarako zaletasuna desagertzen ari dela esateak. Lekuak falta dira".

  • Manu Etxezortu eta Thierry Biscary (artxiboko argazkia)

    Manu Etxezortu eta Thierry Biscary (artxiboko argazkia)

    25:02 min
imagen player
imagen player
imagen player

Lau urte daramatza Thierry Biscary-k kantu ikastaroak ematen eta "Faktoria"n bere alde hori ezagutu nahi izan dugu.  Bere ikastaroetan ibilitako bi kantuzaleren lekukotza lagun hartuta osatu dugu solasaldia. Kontatu digute lotsaren kontrako txertoa izan daitekeela ikastaroan parte hartzea. Biluztea baino zailagoa izan dela une batzutan, baina orohar pozik emaitzarekin. Ez ohiko lekuetan kantatu dute: arrandegi batean, tren geltokian....

Donostian eta Zarautzen eman izan ditu ikastaroak. Orain Elizondon ari da eta 15 laguneko taldea osatzen bada, bera prest ikastaro gehiago emateko.

Kanturako zaletasunaz, kantuaren alde terapeutikoaz eta kantuak emozioekin duen loturaz aritu gara Thierry Biscary-rekin.