Itxi

Faktoria

ETAk Ryan hil zuela 40 urte

'Errelato mingarriak partekatu behar ditugu oroimenaren garrantziaz jabetzeko'

Pilar Goya | EiTB Media

Anton Arriolak "El ruido de entonces" liburua idatzi du ETAk Jose Maria Ryan hil zueneko garaiaz: "Gizon errugabe baten historioa kontatu nahi nuen baina oroimenaren garrantzia agertu da".

  • Anton Arriola, "El ruido de entonces"

    Anton Arriola,"El ruido de entonces" liburuaren egilea FAKTORIAn.

    7:00 min
imagen player
imagen player
imagen player

Aste honetan beteko dira 40 urte ETAk Jose Maria Ryan ingeniaria hil zuela. Zortzi egun lehenago bahitu zuen, aske uzteko Lemoizko etxe nuklearraren eraikuntza gelditzeko esijituz. 1981eko otsailaren 6an azaldu zen gorpu, Miraballeseko bidearen ondoan, sasi artean.

Garai hartan 13 urte zituen Anton Arriolak: "Nahiko ondo gogoratzen dut, oso hurbiletik  bizitu genuen aste ikaragarri hura.  Bahitu eta gero itxaropena zegoen, askok pentsatzen zuten ETAk ez zuela hilko, horrelako ultimatum makabroa ez zela posible. Baina inozoa izan zen hori pentsatzea eta itxaropen horiek azkenean apurtu egin ziren".

Anton Arriolak onartu du zaila egin zaiola liburua idaztea. "Hasi nintzenean alargunarekin, gurasoekin zer gertatu zen hitz egin nahiean, minaren horma itzela topatu nuen, ez zuten hitz egin nahi". Errealitatea eta fikzioa nahasiz idatzi du azkenean liburua, sentipenak, emozioak eta errealitatea uztartuz. Etorkizunerako gonbite bat ere egin du "Faktoria"n, Pepi Murua, Jose Maria Ryanen alargunarekin partekatutako gonbitea: "Horrelako errelato mingarriak ekarri behar ditugu, indarkeria politikan ez erabiltzeko berriro. Berradiskidetzean jarri dira indarrak baina oroimenak partekatuz".