Itxi

Faktoria

Guillermo Roa

"Bidenen erronka da klima-larrialdiaren kontrako politikak iraunkor bihurtzea"

Guillermo Roa Elhuyarreko kide eta "Norteko Ferrokarrilla" eta "Ekosfera" saietako gidariarekin aztertu dugu AEB Parisko akordiora batzearekin garrantzia.

  • Joe Biden

    Joe Biden. Argazkia: EFE

    3:26 min
imagen player
imagen player
imagen player

Joe Biden AEBko presidente izendatu eta berehala iragarri zuen Estatu Batuak, atzera, Parisko akordiora biltzea agintzen duen dekretua sinatu zuela. Guillermo Roa lankidearekin aztertu dugu gaia "Faktoria"n eta, azaldu digunez, Estatu Batuentzat ezezik, mundu osoarentzat dela albiste garrantzitsua. Izan ere, AEBko pisua klima larrialdian oso handia da, eta beharrezkoa da haiek akordiaren barruan izatea.

Roak zehaztu duenez, akordiotik kanpo egon direnez, sinisgarritasun-arazo bat eragin dezake horrek, lgerta bailiteke lau urte barru beste presidente batek berriz ere akordiotik berriz ere ateratzea. Beraz, Bidenen erronka ez da bakarrik akordioa berriz berrestea, baizik eta klima-larrialdiaren kontrako politikak iraunkor bihurtzea. Izan ere, Trumpek beroketaren aurkako politika eta murrizketen kontra egin zuen . Bandera hori hartuta egin ditu azken lau urteak, argudiatuta, Estatu Batuetako klimaren adierazleak ez zirela txarrak. Eta egia da hori. Besteak beste, CO2ren emisioak murrizten ari dira, baina hori ez da berez Trumpen administrazioaren politikaren ondorio bat, Obamarengandik jasotako herentzia baizik.

Trumpen Parisko akordiotik kanpo egoteko argudio nagusia, ordea, hauxe da, Elhuyarreko kdiearen esanetan: Estatu Batuek ezin zituela lanpostu asko sakrifikatu akordioak eskatzen duenaren ondorioz. Eta gainera, esate baterako, Txinaren ingurumen politika ez zetorrela bat Parisko akordiarekin. Baina duela aste batzuk Asiako hiru handiek, Txinak, Japoniak eta Koreak, iragarri dute 2050erako zero-emisioen helburua hartuko dutela orain politika energetikoan.

Beraz, badirudi munduko potentzia denak egongo dirrla Parisko akordioan. Hori ikusiko da hurrengo gailur garrantzitsuan, Glasgowen, 2021eko azaroan.