Faktoria
Sindikoa
Leire Zugazua: 'Gasteizkoa da Euskal Herrian dugun sindiko bakarra'
Gasteizko sindikoa da 2017ko abendutik Leire Zugazua abokatua. Herritarren kexu eta proposamenak jasotzen ditu bere taldeak eta gasteiztarren eta udalaren arteko bitartekari lana egiten du.
-
Leire Zugazua
18:49 min
Gasteiztarrek badute nora jo euren kexu edo proposamenak udalari helarazteko. XVgarren mendetik datorren figura hau berreskuratu zuen Gasteizek 2002an eta estatuko beste hainbat tokitan oso ohikoa den arren, Euskal Herrian Gasteizkoa da bakarra. Leire Zugazua 2017ko abendutik da Gasteizko sindikoa eta bere lanaren inguruko xehetasunak eman dizkigu "Faktoria"n.