Faktoria magazina
Idoia Asurmendi
Hartu gogoan bere izena: IDOIA
Idoia Asurmendi 20 urteko Aramaioko abeslari eta musikariaren lehen diskoa udaberrian izango da kalean: “Ilun eta abar”. Horren aurretik "Gure Ahotsak" kontzertuan izango da Donostian.
-
Idoia musikari eta abeslaria
21:50 min
Idoia Asurmendi-k etxean jaso du musikarekiko zaletasuna eta Kutxa Kultur beka irabazteak bultzada emanda, bere lehen diskoa prest da udaberrian kaleratzeko. Izen artistikoa Idoia izango da, Idoia soilik. Diskoaren izena: "Ilun eta abar".
Horren aurretik, ilusio handiz dabil Martxoaren 7 an Donostiako Victoria Eugenian "Gure Ahotsak" jaialdian parte hartzeko gonbitea jaso duelako. Aurreko bi urteetan ikusle eta entzule izatetik, aurten oholtzarako jauzia egingo du. Arrakastaren bidean urratsak egiten ari da abeslaria eta horren adierazle dira Olatz Salvadorrek bere disko berriko "Gelditu hor" abestirako gonbidatu izana, Gora Bihotzak jaialdian parte hartu izana eta abar.
Musikenen ari da Idoia pedagogia ikasten eta etorkizunari begira, baikor hitz egin digu "Faktoria" saioan. Espero du musikatik bizi ahal izatea.