Itxi

Faktoria magazina

Adar kontuak

Joxe Aizpurua oikiarrak 20 urte daramatza adargintzan, eta adarrak jotzen

Jon Artano | EiTB Media

Afrikako antilopeenak, Himalaiako jakenak, Galiziako idienak... "Berrogeitaka" adar ditu etxean, adarrak musika instrumentu bihurtzen bere kasara ikasi du eta Zumaiako adar jole taldekoa ere bada.

  • Joxe Aizpurua oikiarra, Euskadi Irratiaren Miramongo estudio kanpoaldean

    Joxe Aizpurua oikiarra, adargilea eta adar jolea

    17:18 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Norvegiako fiordotan, itsas bidaia egiten ari ginela, portu txiki batera iritsi eta etxe batean adar eder bat ikusi nuen... izan ere aspalditik eta munduko kultura askok erabili dituzte adarrak; ez da hemengo kontua. Bikingoek jotzen zuten adarra, piratek ere bai, eta juduentzat ere oso garrantzitsua da... Eta hor ikusten da erabilpen asko zituela: gerrarako, liturgiatarako, edo batzarrera deitzeko Bizkaian deiadar mendietatik egiten zuten moduan".

Adargintzan ustekabean hasi zen Joxe Aizpurua, Zumaian joaldun talde bat sortu eta adar bat inguratu nahian hasi zirenean, eta geroztik harrapatuta du adarren munduak. Konfinamendu garaian ere, balkoian eskuzartak jotzeko garaia iristen zenean, Joxek eta bere etxekoek adarrak jotzen zituzten balkoitik.